Plentziako abanikoan malda batetik jausi eta besoa lokatu zuen gizon bat artatu zuen igandean Gurutze Gorriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 27a, 20:19
Plentziako abanikoan malda batetik jausi eta besoa lokatu zuen 40 urteko gizonezkoa artatu zuen igande arratsaldean, 19:00ak aldera, Gurutze Gorriak. Salbamendu erakunde horretako iturrien esanetan, Osakidetzaren deia jaso ondoren, anbulantzia bat bertaratu zen gizona laguntzeko. Txakur-hagindakaren ondorioz zauritua zegoelakoan abiatu ziren bertara, baina heldu zirenean, egoera zeharo ezberdina zen: 40 urte inguruko gizona malda batetik jausi zen bere txakurraren atzetik zebilela. Zorionez, zuhaitz batek gelditu zuen gizona eta ez zen maldan behera joan. Hala ere, ez zegoen tokira hurbiltzerik arriskurik gabe. Gauzak horrela, Gurutze Gorrikoek sokak erabili behar izan zituzten gizona ateratzeko. Behin anbulantzian zegoela, Gurutzetako ospitalera eraman zuten besoa lokatuta zeukala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun