Presoen aldeko herri bazkaria izango da apirilaren 8an Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 29a, 20:14
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko herri bazkaria izango da apirilaren 8an, larunbata, Urdulizko herriko tabernan (Zuberoa kalea, z/g), 14:30ean. Hain zuzen ere, bertan eman beharko dute izena, 20 euro ordainduta, ospakizunean parte hartu nahi duten guztiek. Gaur egun espetxean dauden Andoni Muñoz de Vivar Berrio (Langraitz), Gorka Martinez Ahedo (Caceres) eta Iñaki Bilbao Gaubeka (Zuera / Zaragoza) herriko semeak izango dituzte gogoan, giro alaiean. Hiru urduliztar horien eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) gainontzeko kideek "etxeratzea" aldarrikatu nahi dute bazkariaren bidez; baina horientzako estatus politikoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun