Gazte Eguna ospatuko dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 31a, 18:11
Kraska gazte konpartsak, hirugarren urtez, Gazte Eguna egingo du larunbat honetan (apirilak 1) Leioan. Aurtengo leloak dion bezala, gazte sorkuntzaren isla izango da. Gazte sorkuntzaren zirkoa bilakatuko dugu Leioa egun batez. Gazteok gure aisialdia sortzeko eta autogestionatzeko gai garela erakutsi eta irakatsi nahi dugu. Gazteok gure alternatiba propioak eraikitzeko gai garela islatuko dugu Gazte Egunean. Leioako gazteok sortutako gazte egunean gaztetxea, 'musikeroak' eta zenbait koadrila parte hartzen dugu egunaren beraren prestaketan.
Gazte Sorkuntzaren Zirkoak honako egitaraua du:

11:00 Gazte Egunari hasiera emateko zirko kalejira herri osoan zehar.

11:00 Kirola Sakoneta kiroldegian: futbol eta pala txapelketen finalak. Ondoren herri kirolak

11:30 Artisautza azoka anbulatorioko plazan. Bertan tailerrak egongo dira artisautzan trebatzeko. Ordu berean, truke azoka. Ekarri etxean daukazuna eta trukatu.

12:00 Umeentzako jolasak eta tailerrak, anbulatorioko plazan.

Goiz osoan, graffitigileak egongo dira Gazte Sorkuntzaren Murala osatzen. Musika, pintxoak eta sagardoa ere egongo dira goiz guztian.

15:00 Bazkaria (5 euro + kamiseta, Sakonetan)

17:00 Altxorraren bila herri guztian zehar.

18:00 Gazte kontzertuak bi gune ezberdinetan: lehenengo gunea anbulatorioko plaza izango da eta bigarrena Sakoneta. Herriko talde hauek joko dute bi gune hauetan:

- Skaramuza
- Kaskarreko
- Jarraitu
- Dementes conscientes
- Cadena de Water
- Deskiziados

22:00 Gaueko kontzertuak Plaza Gorrian:

- Maz Mon Kiz
- Kloratita
- Ondoren erromeria Amaiur taldearekin.

Kraska gazte konpartsa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun