Getxoztar gaztea atxilotu dute Plentziako taberna batean lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 3a, 18:21
Ertzaintzak 19 urteko B.M. getxoztarra atxilotu zuen atzo goizean Plentzian, herri horretako taberna batean lapurtzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek prentsa-ohar batean adierazi dutenez. Gertaera 8:15ak aldera izan zen, pertsona batek beste bat atxikita zuela jakinarazi ziotenean polizia autonomikoko patruila-auto bati. Polizia agenteak berehala bertaratu ziren eta ustezko lapurra harrapatu zuen pertsonekin jarri ziren harremanetan. Polizia iturrien arabera, ustezko lapurra tabernatik irteten ikusi zutela adierazi zuten bertan zeudenek, ustez behin lapurreta burututa, eta hainbat lagunek atxiki egin zuten patruila heldu arte.
Gertaera horien aurrean, ertzainek 19 urteko B.M. atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten. Atxilotua miatu ondoren, bi pakete tabako aurkitu zizkioten eta, tabernatik hurbil, beste bost pakete gehiago. Begi-ikuskapena eginda, tabernaren aurrealdeko leiho bateko kristala apurtuta zegoela ikusi zuten agenteek. Pertsona bat sar zitekeen zulo horretatik. Atxilotuak aurrekariak ditu lapurreta-delituengatik, Herrizaingo Sailaren aranera, eta Getxoko guardiako epailearen esku geratu zen atzo goizean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun