Gazte batek zauri larriak jaso ditu Plentzian izan den istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 5a, 15:20
Plentziako gazte bat larriki zauritu zen atzo goizaldeko hirurak eta hamarrean, Plentzian bertan izandako trafiko istripuan. G.J.M. 21 urteko Plentziako bizilagunak Opel Astra auto bat gidatzen zuela, galtzadatik irten zen eta horma baten kontra jo zuen BI-2122 errepidean. Gidaria autotik irten ezinik geratu zen eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Gaztea Gurutzetako ospitalera anbulantziaz eraman zuten egoera larrian, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun