Gaztetxe berri bat zabaldu dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko api. 11a, 19:05
Getxoko etxe bat okupatu zuten atzo 40 gaztek, Ez Jaun Ez Jabe talde anarkistak Bizkaiko Asanblada Libertarioaren webgunean jakinarazi duenez. Okupazio horren bidez iragan den martxoaren 7an Ertzaintzak desalojatutako Algortako Mentxakabarri gaztetxearen lekukoa hartu nahi izan dute. Ez Jaun Ez Jabe taldearen iritziz, "amets berria, utopia berria eta gaztetxe berria eraikitzeari ekin diete gazteek". Gaztetxe berria Algortatik kanpo da, Getxo herrian, eta bi solairu, garaje moduko bat eta ortua ditu. Etxe horretan "inguruko gazteontzako topagunea" eta aske adierazteko zein eguneroko bizimoduari alternatiba izango den kulturgunea sortzen saiatuko dira. Bestalde, Algortako okupazio mugimenduak jakinarazi du etxea lehen squater gisa erabiltzen zuten kideek utzi eta horren berri izatean okupatu dutela etxea.
Algortako Gazte Asanbladaren prentsa-oharra:

Atzo, astelehena, apirilak 10, okupazio berri bat burutu genuen Algortako gazteok. 40-50 gazte inguru bildu ginen eta azkenengo asanbladetan erabaki genuen bezala Aixerrota inguruko etxe huts bat okupatu genuen.

Orain arte etxe horretan squater bezala egon da bikote bat eta haiek Algortako okupazioaren aldeko mugimenduarekin kontaktuan ipini ziren, beraiek etxea hustuko zutela esanez. Jabearekin oraindik ez gara kontaktuan ipini baina gure asmoa egun hauetan gure proiektuaren berri ematea izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun