Gaztetxe Martxaren Uribe Kostako irudiak sarean jarri ditu UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 11a, 17:56
Pasa den apirilaren 30ean, Uribe Kostako hainbat herri zeharkatu zituen Gaztetxe Martxak. Egun horretan, etengabeko jarraipena egin zuen UKBERRI.NETek eta Martxaren gora-beheren inguruko 18 albiste eman zituen, herri bakoitzeko giroa islatu nahian. Gaur, beste urrats bat eman du irakurtzen duzun egunkari digital honek eta 82 argazki sareratu ditu interesa duen pertsona orok ikusi ahal izateko. Arrazoi teknikoak direla eta, argazkiak bi multzotan banatuta daude: hemen eta hemen. Dena den, UKBERRI.NET ez zen izan bakarra argazkiak ateratzen egun horretan, hainbat irakurle berdin jokatu zutela. Hortaz, zure argazki onak, txarrak edota erdipurdikoak guztiok ikus ditzagun nahi baduzu, bidali guri ukberrinet[abildua]ukberri.net helbidera eta guk igoko ditugu Internetera. Dagoeneko, Internetera igo badituzu esaiguzu non, horren berri emateko.
Gaiaren inguruko berriak:

Gaztetxe Martxa Uribe Kostan, lehenengo 30 argazkiak (Flickr.com)

Gaztetxe Martxa Uribe Kostan, hurrengo 52 argazki (Flickr.com)

Jelkideei gaztetxeen kontrako erasoa bertan behera uzteko exijitu dio Uribe Kostako gazte asanbladen koordinadorak (2006 Mai 01)

Udondo sorkuntzagunea herritarrei eskaini diete Leioako okupek (2006 Mai 01)

Gaztetxeren bat botatzeak beste okupazioren bat ekarriko duela aldarrikatu dute Leioan (2006 Mai 01)

"Espekulatzailetzat" jo dute Leioako Udala (2006 Api 30)

Gaztetxeak "herri kulturaren sortzaile" direla aldarrikatu dute Leioan (2006 Api 30)

Leioako okupazio mugimendua 10 urte betetzera doa (2006 Api 30)

Leioara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Itzubaltzetako okupazio mugimendua: 14 urtez etxe-kuarteletik Itzubaltzeta gaztetxera (2006 Api 30)

Dozenaka gazte heldu da martxan Itzubaltzetaraino (2006 Api 30)

Getxoko gaztetxean jarriak ditu ilusioak Algortako okupazio mugimenduak (2006 Api 30)

Algortan barrena dabil Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Ertzaintzaren presentzia etengabekoa izan ari da Urdulizen eta atzerapenak ere ekarri ditu (2006 Api 30)

Sopela eta Urdulizko okupazio mugimendua: batasunak egiten du indarra (2006 Api 30)

Mahai gainean dute bazkaria ibiltariek (2006 Api 30)

Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapena bide egiten ari zaio eskualdean Gaztetxe Martxari (2006 Api 30)

Uribe Kostara heldu da Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Atzerapenarekin dator Gaztetxe Martxa (2006 Api 30)

Gaztetxeen "kalbarioa" gogora ekarriko dute bihar Algortan (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxan zehar sinadurak bilduko ditu Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimenak (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxaren zuzeneko jarraipena egingo dute eskualdean Koska irratiak eta UKBERRIk (2006 Api 29)

Gaztetxe Martxa heltzear dago (2006 Api 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun