Itzubaltzetako II. Gazte Eguna ospatuko da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 11a, 19:58
Duela 6 urte, Itzubaltzeta-Erromoko gazte batzuen buruetatik herriko gazteria batuko lukeen konpartsa bat sortzeko ideia igaro zen; ilusioz, lan egiteko eta lan horren fruituaz gozatzeko kideak batuko lituzkeena. Handik hona bueltaka zebilen ideia hura berehala gorpuzten joan zen, herrian zehar sakabanaturik zeuden zenbait koadrilarekin bat etorri ondoren eta jaietan 40-50 bat konpartsakide izatera heldu ginen izugarrizko giro, kolore eta aldarrikapenak uztartuz. Bertan eman zituen hastapeneko pausoak Itzubaltzeta / Erromoko Gazte Enbata konpartsak.
Jaien leihoa behin itxita eta urtean zehar Getxoko Udalak gazteonganako duen jarrera pasiboa eta hipokrita ikusirik, hutsune beltz eta sakon bat suposatzen zuen gazteen aisialdian. Sistemak inposaturiko indibidualtasun eta eredu atzerakoi horiekin apurtuz, guk geuk autogestionatuko genuen gure denbora librea, gazteon eskutik gazteontzat, inolako eskusartzerik gabe. Gaztetxeko talde aktibo bat, mendi irteerak, bideo-forumak, esku-pilota txapelketak, afariak, bertso-saioak... Honelakoak izan dira gure ibilbidea indartu duten pauso txiki sendoak. Egun, berdina egiten segitzen dugu, 6 urte hauetan herriko gazteri apalankatu hori pizten saiatu gara monotoniaren kontrako pilula ezin hobean bihurtuz.

Horregatik guztiagatik, datorren maiatzaren 13an Gazte Egunean parte hartzera dei zuzena luzatzen dizugu. Gaurdanik agendan maiatzaren 13a okupatuta daukazu. Badakizu, Gazte Egun mundiala Itzubaltzeta / Erromon! Animatu!

Gazte Enbatie... Zoragarrie!

Egitaraua:

Kabiak apurtuz, aisialdian elkartu!!!

- 9:30ean, futbito-txapelketa eskoletan.
- 11etan, umeentzako jolasak Ibaiondo kalean.
- 11etan, gazte azoka Ibaiondo kalean.
- 11:45ean, Egiptoko dantzak Ibaiondo kalean.
- 12:15ean, Skate erakustaldia Ibaiondo kalean.
- 13etan, pailazoak Ibaiondo kalean.
- 13:40an, euskal dantzak Ibaiondo kalean.
- 14:30 bazkari herrikoia Ibaiondo kalean.
- 17:00 ginkana galanta Ibaiondo kalean.
- 20:00 kontzertua gaztetxean: Izenik Ez, Ene Bada eta Narkolepsia.
- eta gero... jaia!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun