Ostiralean deklaratu beharko dute Getxoko Udalak eta PPk salatutako hiru gaztek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 24a, 19:16
"Desordena publikoa eta polizia agente bati lesioak eragitea leporatuta", ostiral honetan (maiatzak 26) deklaratu beharko dute, Getxoko 5. Instrukzio Epaitegian, hiru gaztek. Berez, apirilaren 25ean zuten hitzordua, baina ez ziren agertu eta berriro heldu zaie zitazioa, Algortako Gazte Asanbladako kideek UKBERRI.NETi adierazitakoaren arabera. Abenduaren 23ko gertakarien ondorioz deklaratu beharko dute. Egun horretan, orain hilabete batzuk hustutako Mentxakabarri gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa egitekoa zen Getxoko PP eta udaletxean egitea erabaki zuen azkenean, neska-mutilak gaztetxetik irten eta metro gutxitara paratu zirelako. Gazteak 10:45ean agertu beharko dira epaitegian.
Arruek orduan salatutakoaren arabera, "prentsaurrekoa egitea oztopatzeaz gain, jazarri egin gintuzten okupek. Geroago, udaletxean kontzentratu ziren eta bertatik irtetea galarazi ziguten". Horrekin batera, Getxoko Udalak ere jarri zuen salaketa udaletxe aurrean bildutakoen aurka, "tirabiretan udaltzain bat zauritu zelako", Iñaki Zarraoa alkatearen hitzetan.

Gaiaren inguruko hainbat berri:

Hiru gaztek deklaratu beharko dute Getxoko PPk Mentxakabarri aurrean eman behar zuen prentsaurrekoagatik (2006 Api 11)

Mentxakabarri gaztetxeko sei lagunen kontrako akusazioak airean dira abokatuaren arabera (2006 Mar 07)

Mentxakabarri gaztetxea okupatu zutelakoan 10.818 euroko isuna jar diezaiekete Algortako 5 gazteri (2006 Urt 23)

Getxoko Udalak ere jarri die salaketa Mentxakabarriko gazteei (2006 Urt 20)

Mentxakabarriko gazteen kontrako salaketa jarri du Getxoko PPk (2006 Urt 16)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun