Badira bi hilabete Algortako Gazte Asanbladak Txorimalo gaztetxea okupatu zuela. Herritik pixkat urrun geratzen denez ez da gazte askorik hurbiltzen. Bi hilabete hauetan lan fisikoaz arduratu gara gehien bat, eta etxea txukuntzen bukatu behar dugu ahalik eta lasterren gaztetxea erabiltzen hasteko. Horrexegatik, auzolanak antolatu ditugu ekainaren 3, 4, 9 eta 10erako. Goizeko 11etatik aurrera, egun guztietan zehar arituko gara lanean, ekainaren 10ean izan ezik; bazkal ordura arte izango dira.
Anima zaitezte auzo-lanetan parte hartzen, guztion artean gaztetxea eraikitzera goaz! Herri bat gaztetxe bat!
Algortako Gazte Asanblada
e-posta:
sastrakagaztetxea[a bildua]hotmail.com
Gaiaren inguruko berriak:
Gaztetxe berri bat zabaldu dute Getxon (2006 Api 11)
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun