San Juan jaietako egitaraua plazaratu dute Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 6a, 21:29
Ekainaren 17, 18, 23, 24 eta 25ean ospatuko ditu aurten Barrikak bere jai nagusiak, udalak jakinarazi duenez. Lehenengo asteburuan lehiaketak baino ez dira burutuko, futbol, txirrindularitza zein margo ataletan, bigarren astebururako kale animazioa, suak, antzerkia, haurren jolasak, kontzertua, herri bazkaria, gastronomia ekitaldiak, dantzak, bertsolariak eta bestelakoak geldituko direla. Ekainaren 24an herri bazkarian parte hartu nahi duena adin egon beharko da, horretarako txartela dagoeneko salgai jarri baitute. Erosi nahi duenak hilaren 19ra arte izango du aukera kultur etxean, 10 edo 13 euroen truke udalerrian erroldatuta dagoen arabera. Bestalde, uztailaren 8an Nafarroa Garaiko Vianarako txangoa antolatzen dihardu Barrikako Kultur Etxeak. Ekimen horretan izena eman nahi dutenek hilaren 30era arte izango dute aukera, 12 edo 15 euroen truke erroldatuta dauden arabera. Txangoaren irteera 8:30ean egingo da Cantarranasetik, betiko gainontzeko geltokietatik igaroko dela.
Barrikako San Juan jaietako egitaraua:

Ekainak 17, larunbata

- 10etan, San Juanetako Futbol Txapelketa, hiru partidara, Atxutegi zelaian.
- 16etan, Txirrindulari Txapelketa.

Ekainak 18, igandea

- 9etatik 17:30era, Kanpoko XVIII. Margo Lehiaketa (oinarriak begiratu).

Ekainak 23, ostirala

- 18etan, kalejira txistulariekin herrian zehar.
- 20:30ean, jaitsiera Txopolis fanfarriarekin.
- 22etan, Toniton “Foc a la cart” antzerkia.
- Ondoren, ohiko Jon Deunaren sua piztu eta gero, txokolatada eta txurroak, plazan.
- 24etan, diskoteka.

Ekainak 24, larunbata

- 11:30etik 13:30era, txistularien kale-animazioa.
- 12etan, meza nagusia.
- 11etatik 14etara, jumping.
- 11etatik 14etara, Txu-txu trena eta haurrentzako parkea.
- 14etatik 18:30era, herri bazkaria eta dantzaldia Galea orkestraren eskutik Agirre Lehendakariaren plazan.
- 16etatik19etara, Txu-txu trena eta haurrentzako parkea.
- 19etatik 20:30era, ludoteka.
- 22etan, “The Remakes” taldearen kontzertua plazan.
- 23:45ean, su artifizialak Atxutegi futbol zelaian.
- 24etatik 3etara, diskoteka.

Ekainak 25, igandea
- 9:30ean, San Juanetako VI. Nekazaritza eta Artisautza Azoka
trikitixaz alaiturik.
- 10:30ean, XXX. Sukalki txapelketa, parte hartzeko izen-ematea.
- 12etan, euskal dantzak Getxoko Itsas-Argia taldearekin,
plazan.
- 13:30ean, nekazaritza lehiaketako sari banaketa eta
sukalkien aurkezpena epaimahaiaren aurrean.
- 17:30ean, sukalki eta pintura lehiaketen sari banaketa, pailazoek alaiturik.
- 19etan, sardina jana eta sagardo festa bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun