Berriro zabaldu dute Txorimalo gaztetxea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 8a, 10:44
Algortako Gazte Asanbladak (AGA) jakinarazi duenez, berriro ere martxan dago Txorimalo gaztetxea. Atzo arratsaldean jende andana sartu egin zen berriro Getxo aldeko gune autogestionatuan, Amarratsak Astearen barruan programatua zegoen hitzaldian parte hartzeko. "Ez dugu oharrik aterako, dagoeneko jakin beharreko guztia esanda dagoelako. Gainera, oharrik onena gaztetxe dinamikekin jarraitzea dela uste dugu", adierazi dute neska-mutilek. "Kukutza gaztetxean behin esan genuen bezala, irabaztera goaz!", gaineratu dute AGAkoek.
Hona hemen asteburuan egingo diren ekintzak II. Amarratsak Astearen barruan:

Osteguna, ekainak 8

19:00etan, "Mugimendu sozialaren bilakaera azkenengo hamarkadetan" hitzaldia eta mahai ingurua, Leioako Udondo gaztetxean.

Ostirala, ekainak 9

20:00etan, "7 días de Lucha Social" (Madrileko Kolektibo Sozialen lana) bideoaren proiekzioa eta, ondoren, Grado kosmetiko eta Dalektpego kantautoreak Getxoko Txorimalo gaztetxean.

Larunbata, ekainak 10

12:00etan, bizikletada superkuartelaren aurka. Erandioko metroko plazatik... Algortara.

14:30ean, bazkari herrikoia Getxoko Txorimalo gaztetxean.

20:00etik aurrera, Lehiotikan eta Des+karadas kontzertuan Itzubaltzeta / Erromoko Itzubaltzeta gaztetxean.

Bestelako dinamika bainan informatuta edukiko zaituztegu. Okupatzen jarraituko dugu!

Algortako Gazte Asanblada

sastrakagaztetxea[abildua]hotmail.com

Gaiaren inguruko berriak:

Berriro Getxoko gaztetxe bat desalojatua (2006 Eka 06)

Txorimalo gaztetxea hustu egin du Ertzaintzak (2006 Eka 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun