Ekainaren 17an autogestioan bi urtez aritu izana ospatuko du Itzubaltzeta gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 8a, 21:19
Ekainaren 17an, larunbata, Autogestioaren Eguna ospatuko dute Itzubaltzeta / Erromo herrian zehar gaztetxeko kideek. Ekimen horrekin, Itzubaltzeta gaztetxeak 2004ko ekainaren 19an herriko gazteriak okupatu eta 4 hilabete geroago Ertzaintzak eta Getxoko Udalak eraitsitako gaztetxearen proiektu berarekin jarraitzen duela islatu nahi du. Bi urte hauetan gaztetxea gazteen topagunea, aisi eta borrokagunea izan da eta izaten jarraitzeko asmoa du. "Bi urtez autogestioan, Itzubaltzeta aurrera" lelopean, egitaraua zabala prestatu dute gaztetxeko kideek, tartean azoka txikia, herri bazkaria eta Ehiztari, Noizean Behin eta Biok taldeen kontzertua izango dela.
Egitaraua:

12:00. Arropa azoka Ibaiondon.
13:00. Murala Xake plazan.
15:00. Herri bazkaria Xake plazan.
17:00. Olerki eta bakarrizketa parte hartzaileak Xake plazan.
19:30. Bideo emanaldia Itzubaltzeta gaztetxean.
20:00. Kontzertua Itzubaltzeta gaztetxean: Ehiztari, Noizean Behin eta Biok (3 euro).
24:00. Jaialdia.

Itzubaltzeta gaztetxea
itzubaltzetagaztetxea[abildua]mundurat.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun