Hezkuntza 2006-06-15 18:31

Etzi jaia egingo dute Lemoizko eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri
Larunbat honetan, ekainak 17, Lemoizko hogeita hamar eskola umeek jaia ospatuko dute Urizarren. Jardunaldia jolas‑girokoa izango da, eta 11:30ean emango zaio hasiera, ikastetxean bertan. Neska-mutilek antzezlan bat egingo dute, eta “aldi berean, zenbait jolas eta puzgarriak jarriko ditugu eskola aurrean”, andereño batek adierazi duenez. 14:00etan, berriz, bazkari herrikoia egingo da elizako arkupeetan, eta 18:00etan mago batek amaiera emango dio jaiari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa