Aste bukaeran gerta liteke Sopelako Ganebarri gaztetxearen desalojoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko eka. 19a, 23:45
Ostegunean, UKBERRI.NETek jakinarazi zuenez, egun horretan eguerdian, Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako (SUGA) abokatuak Sopelako Ganebarri gaztetxetik irtetzeko 72 orduko epea ematen zien desalojo agindua jaso zuen Getxoko Justizia Jauregitik. Gaur bertan letraduak azaldu duenez, otsailaren 6an, gune autogestionatua dagoen Elorriagane etxea bereganatu zutelakoan epaitu nahi izan zituzten hiru lagunek ere aipatu agindua jaso eta 72 ordutara arte ezin izango dute gauzatu desalojoa: "bik gaur hartu dute agindua eta bestea bihar joan behar omen du bila", adierazi du.
Gaiaren inguruko berriak:

Desalojo agindua jaso du Ganebarri gaztetxeak (2006 Eka 15)

Ganebarri gaztetxearen inguruetan identifikatutakoak gaur epaitzea ez du lortu Herrizaingo Sailak (2006 Ots 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun