Zortzi hedabideri gazteria kriminalizatzea egotzi die Itzubaltzetako Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 7a, 19:36
Itzubaltzeta / Erromoko Segi gazte erakundeak hainbat komunikabideri euskal gazteria kriminalizatzea egotzi die eta beraien jarrera jendaurrean salatu du gaur goizean. Areetako Xake plaza eta Itzubaltzeta / Erromoko Santa Eugenia kalearen artean zabaldutako pankarta erraldoi baten bidez, Espainiako Auzitegi Nazionalak ilegalizatutako erakundeak zortzi hedabideren kontra egin du. Horrela, “ABC”, “El Correo”, “El Mundo” eta “Deia” egunkariak, Cope irratia eta TVE, EITB eta Antena 3 telebistek ez engainatzeko deia egin diete Itzubaltzeta / Erromoko eta Areetako auzokideei.
Itzubaltzeta / Erromoko Segiren oharra

Gaur, uztailak 7, Itzubaltzeta / Erromoko Segik pankarta erraldoia eskegi du hedabide kriminalizatzaileen jarrera eta ekinbidea salatu asmoz. Aspaldi harturiko gazteon aurkako jarrera hori behin-betiko eten dadila aldarrikatu eta euskal gazteriak bakean bizitzeko duen nahia lau haizetara zabaldu nahi izan du honela Itzubaltzeta / Erromoko Segik: independentzian!

Hedabide kriminalizatzaileak: utzi gazteok bakean!

Itzubaltzeta / Erromoko Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun