Bizikleta bira mundiala izango da bihar Algortan eta Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 13a, 20:24
Algortako Karrika gazte konpartsak antolatuta, egunpasa ederra egin ahal izango dute bihar Algortako eta inguruko gazteek. Gazteek beraiek euren aisialdi alternatiboa sortzeko asmoz eta Bizikletada Mundiala izenpean benetako triatloia antolatu du Karrika konpartsak: 11:00etan Txiki eta Otaegi plazan bizikletei tunning-a egin ostean, bizikleta birari ekingo diote, ondoren, 12:30ak aldera, Azkorrin igeri egiteko parada izango dela. Horrezkero, boleibol txapelketa burutuko dute eta kirolari amaiera emanez eta indarrak berreskuratzeko asmoz, Azkorritik Txorimalo gaztetxera hurbilduko dira, eta bertan parrilladaz gozatuko dute, arratsaldeko 3etatik aurrera. Ondoren jolasean tartea izango da, twister erraldoia dela medio. Argazkian, Gaztetxe Martxa Algortan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun