Sopelako udaletxeko teilatura igo dira Ganebarriko gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko uzt. 21a, 14:11
Behin ordu erdiko elkarretaratzea bukatuta, Sopelako udaletxera sartu dira Ganebarri gaztetxea hustu izana salatzen ari ziren neska-mutilak. Orduan hasi dira liskarrik gogorrenak: lau udaltzain gazteei bidea mozten saiatu dira eta bost minutu luzez egon dira bultzadak, irainak, eta abar. Bitartean, beste hainbat gazte kalejiran abiatu dira udaletxean barrena, alkatetza eta idazkaritzatik igaroz. Halabaina, biak ala biak itxita zeuden. Ondoren, teilatura igo, "Ganebarri desalojatuta. PNV, hurrengoa zuena" lelopeko pankarta eskegi eta goian jarraitzen dute neska-mutilak. Bitartean, megafoniaz, gaur 20:00etan, udaletxe aurrean kazerolada egitera deitzen ari da Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada; eta bihar, ordu eta leku berean, manifestazioa izango da.
"Gaztetxea hustu duzue. Dena den, herriko gazteok gune autogestionatu, aisialdi aske eta etxebizitza duin baten aldeko lanean jarraituko dugu" dioen mezua zabaltzen ari da kalerik kale SUGA. Hogei minuturen ostean, gazteak jaitsi dira udaletxetik, baina bertan gelditu da pankarta.

Gaiaren inguruko berriak:

Sopelako udaletxe aurrean jarri dute hitzordua arratsaldean (2006 Uzt 21)

Ganebarri hustu izana salatzeko Sopelako udaletxe aurrean kontzentratzera deitu dute (2006 Uzt 21)

Ganebarri gaztetxea desalojatzen ari da Ertzaintza (2006 Uzt 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun