Gazte Plana prestatzen ari da Erandioko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urr. 24a, 20:18
Erandioko lehen Gazte Plana prestatzen ari da une honetan Erandioko Udala. "Gazte Zerbitzua buru dela, gazteengan eragina duten udal arlo guztiek parte hartzen dute Gazte Plana taxutzeko", udal iturriek baieztatu dutenez. "Planak ikuspegi integralez eta zeharka lantzekoa izango da. Ekimen honen asmoa da gazteen errealitatearekin zerikusia daukaten gizarte agente guztien ekarpenak jasotzea, hau da, kultura, kirol, auzo eta gazte elkarteen ekarpenak. Baina, bereziki, gazteen inplikazioa bilatzen du eta gazteen parte hartzea plana gauzatzeko. Beraz, parte hartzeko plana dela esan dezakegu", azaldu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun