Aurreratuta dator Euskararen Eguna Barrikara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko aza. 29a, 14:37
Euskararen Nazioateko Eguna abenduaren 3an dela jakin badakiten arren, barrizkoztarrak bereziak direla ezin da ukatu. Larunbatean, abenduak 2, ospatuko dute Barrikan. Horretarako, haur eta nerabeei zuzendutako egitaraua prestatu du Udalak. Goizeko 11tan hasiko da jardunaldia udaletxean, globoflexia eta euskarari buruzko tailerrarekin. Ekitaldi nagusia, berriz, Eriz magoaren erakustaldia izango da. Urteak daramatza Erizek haur eta helduei magiaren nondik norakoak erakusten. Bera doan ikusteko aukera dakar aurreratutako Euskararen Egunak. Argazkian, Eriz magoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun