Aisialdiari buruzko "aholkua" eskatzen ari zaie gazteei Sopelako Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 11a, 19:26
Sopelako Gazteen Informazio Bulegoa 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak prestatzen dabil. Hori dela eta, neska-mutilek bete beharreko galdetegia osatu dute tokiko arduradunek, "ahal dela antolaturiko ekintzak zuon interesekin bat etor daitezen eta zuon gustuak ezagutzeko". Besteak beste, ondorengo jarduerak "egokiak izan daitezkeela" uste dute Udalean: argazki (kamera digitalarekin) eta eskalada (praktikak murruan eta Santa Mariñeko haitzetan izango lirateke) ikastaroak, kirol bereziak (haize-tunela, spinning-goming, minigolf, air sports -air football, basket y tenis-, bungy jumping, on line patinak...), jarduera anitzeko (kayak, rafting, hydro-speed, paint-ball...) eta elurretara irteerak, eta abar. "Hauek guztiak zuek proposatutakoei gaineratuko ditugu", adierazi dure. Gazteek otsailaren 2ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea, mezua oij[a bildua]sopelana.net helbidera bidaliz, 944 065 519 telefonora deituz edo Gazteen Informazio Bulegotik igaroz. Argazkian, gazte bat eskalatzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun