Bi pankarta erre dituzte asteburuan Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 16a, 12:33
Itzubaltzeta Gazte Asanbladak pasa den larunbata eta igandea bitarteko gauean hainbat ezezagunek gaztetxeko fatxadan esekita zeuden bi pankarta erre izana salatu du. "Erabat arbuiatzen dugu ekintza hori. Alde batetik, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren zein Herri Norte Taldearen adierazpen askatasuna erasotzen du eta, bestetik, suak egurrezkoa den eraikin osoa har zezakeelako, gaztetxearentzat zein eraikin berean bizi diren auzokideentzat izugarrizko hondamendia bilakatuz", azaldu dute gazteek. Zorionez, sua berez amatatu zen. Beste alde batetik, biharko, urtarrilak 17, Sare Antifaxistak eta Itzubaltzetako Gazte Asanbladak "Fascismo en Euskal Herria" mahai-ingurua antolatu dute gaztetxean. Argazkian, Gonzalo Peña Gumucio Gorlizko PPko hautagai ohia bihar ikusgai egongo den "Guerra sucia: el regreso de los falangistas" bideoaren irudi batean.
Biharko ekimenaren zehaztasunak honako hauek dira:

- 19:30ean, "Guerra sucia: el regreso de los falangistas". Kalegorria aldizkariak 2002an ekoiztutako bideoaren proiekzioa (36').

- 20:15ean, "Fascismo en Euskal Herria" mahai-ingurua hainbat gazte eragilerekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun