Drogen inguruko solasaldia egingo du ostiralean SUGAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 16a, 21:32
Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) antolatuta, solasaldia izango da ostiral honetan, urtarrilak 19, drogen inguruan. SUGAko kideeekin batera, gura duen gazte orok drogen inguruan hausnartzeko aukera izango du: droga motak, gazteongan eta gazte mugimenduan duen eragina, menpekotasuna, kontsumitzeko arrazoiak... Askagintza droga-menpekotasunen fenomenoaren normalizazioaren aldeko herri erakundea SUGAko kideekin batera parte hartuko du mahai inguruan eta bi erakundeek Uribe Kosta eskualdeko gazteek bertan parte hartzeko deia luzatu dute. Solasaldia arratsaldeko 7etan hasiko da, Sopelako kultur etxeko hirugarren solairuan.
Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada (SUGA)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun