Behargin bat hil da Barrikan lan istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 27a, 17:57
Jose Aranda Arrebola 58 urteko langilea hil zen atzo Barrikan lan istripu batean. Osalan erakundeak jakinarazi duenez, Aranda beharrean zegoen obratik erori ostean zendu zen. Alabaina, lan munduan osasuna bermatzeko EAEko erakundearen arabera, baliteke ezbeharra beharginaren osasun arazoei loturik egotea: "itxura denez, bihotzeko gaixotasuna zuen Arandak" jaso dute egindako txostenean. LAB sindikatuak plazaratutako datuen arabera, Aranda urtarril honetan Euskal Herrian lan istripuz hil den zortzigarren behargina bihurtu zen atzo. Irudian, 2004an Duina gazte plataformak Elkartzen eta LABekin batera egindako lan istripuen aurkako kanpainarako plazaratutako kartela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun