Beste Ezpeletar bat jarri dute EAJko alkategai Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 7a, 21:28
Azken sei legegintzalditan Barrikako alkate izan den Jose Maria Ezpeletaren ordez, Juan Jose Ezpeleta (argazkian) izango da EAJren hautagaia 2007ko udal hauteskundeetan, "herri batzordearen babes zabala jaso eta gero", alderdi horretako iturriek iragarri dutenez. Aita-semeak diren konfirmatzerik ez du izan UKBERRIk. Alkategaiak 43 urte ditu eta administraria da lanbidez. 1978an egin zen EAJko kide. Hainbat legegintzaldi daramatza “Udalaren alde itzalpean lan egiten”. Hautagai aukeratu ondoren egin dituen lehen adierazpenetan esan duenez, “ilusio handiarekin hartzen dut ardura berri hau, lan handia egiteko prest bainago Barrika erakargarriagoa sortzeko; ez kanpotik datozenentzat bakarrik, baita herria utzi behar izan dutenentzat ere, etxebizitzarik ez zegoelako, kasu”. Legegintzaldi berrian Barrikak dauzkan erronka berrien aurrean, Juan Jose Ezpeletak uste du “ongi eraikitako herri txukuna bultzatu behar dela, masifikatu gabekoa”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun