Argazkilaritza digitala, tai ji, margoketa kalean eta astronomia ikasteko aukera emango du Getxoko Gazteria Zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 21a, 22:11
Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak martxotik maiatzera bitartean izango diren ikastaroen eskaintza ezagutzera eman du. Berritasunen artean argazkilaritza digitala, tai ji, margoketa kalean eta astronomia (Galeatik behaketa zuzenarekin) egongo dira. Elena Coria Gazteria zinegotziak gaur azaldutakoaren arabera, “iaz 12 eta 30 urte arteko 173 gaztek parte hartu zuten 15 tailerretan. 2004tik hona, hau da. ekimena martxan jarri zenetik izandako partaidetzaren eboluzioa oso positiboa izan da. Orduan antolatutako 6 tailerretan 16 gaztek hartu zuten parte eta 2005ko 15 tailerretan 147 gaztek”. Lehendabiziko aldiz, udal web gunearen bidez ere izena eman ahal izango dute interesatuek (horretarako sakatu hurrengo loturan: tailerra). Argazkian, aurreko ekinaldian egin zen blues eta jazz inprobisazio ikastaroa.
Lehen seihilekoan arrakasta handia izan duten zenbait ikastarok (egurra, akrobazia eta malabarismoa, makillajea, "bizirauten ikasteko" sukaldaritza eta blues eta jazz inprobisazioa) eta beste hainbat berrik (argazkilaritza digitala, tai ji, astronomia eta margoketa kalean) osatzen dute oraingo eskaintza. Udal web gunearen bitartez ez ezik, ohi legez, Gazteentzako Informazio Bulegora deituz (944 910 114), mezu elektronikoa bidaliz (gaztebulegoa@getxo.net) zein SMS mezua bidaliz (667 600 740) izena eman daiteke. Azken bi hauetan, izen-abizenak, ikastaroa eta harremanetarako telefono zenbakia jarri beharko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun