Gazte Plana onartu du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 14a, 21:54
Erandiok bere lehenengo Gazte Plana egin du. Udalak konpromisoa hartu du "gazteek dituzten beharrei erantzuteko" ekintza multzo bat gauzatzeko eta, besteak beste, honako neurri hauek finkatu ditu: etxebizitzak eraikitzeko erraztasunak eman eta alokairu sozialeko eskaintza publikoa sortzea, gazteentzako alokairuzko pisuak bermatzea (gutxienez %25a), enpresekin informazio bide berriak ireki eta herriko pertsonak kontratatzeko hitzarmenak sinatzea, Udal Eskola Kontseilua eratzea, Altzagako azoka zaharra kultur etxe modura sustatzea, herriko plazetan eta zabalguneetan kirol zelai txikiak taxutzea, dauden kirol instalazioak hobetzea, euskal taldeen musika kontzertuak ugaritzea, herriko eta inguruko musika taldeen emanaldiak bultzatzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun