Gazte Martxa aurkezteko bertso afaria egingo dute bihar Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mar. 22a, 20:29
"Gure izarra independentzia!" lelopean, hainbat neska-mutilek dei egin diote euskal gazteri osoari independentziaren alde egiten jarraitzeko eta apirilaren 6ean Untzagan hasi eta 8an Laudion bukatuko den Gazte Martxarekin bat egiteko. Hain zuzen, horren berri emateko, aurkezpen ekitaldia eta bertso afaria antolatu dituzte ostiral honetarako, martxoak 23, Itzubaltzeta gaztetxean, 21:30etik aurrera. Sabelak bapo bete ostean, Gorka Lazkano eta Gorka Ostolaza "Potxis" arituko dira kantu kantari. Afariak 5 euro balio du eta Branka herriko tabernan izena eman daiteke. Argazkian, Gazte Martxaren aurkezpena Laudion, martxoaren 11an / Gaztesarea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun