Txorimalo gaztetxearen urteurreneko bideoa sarean jarri du Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 25a, 19:10
Hilaren 11tik 14ra ospatu zen Getxoko Txorimalo gaztetxearen lehenengo urteurrenari buruzko irratsaio bereziaren audioak bildu eta Interneten jarri ditu Koska irratiak, FMko 108.0n entzun daitekeen Uribe Kostako irrati librea. Horretarako, urteurrenari amaiera eman zion kontzertuko musikariei egindako elkarrizketak, zuzeneko konexioak, entzuleen deiak, kontzertuko abestiak eta kontzertuaren ostean egindako ekitaldi politikoaren audioak eta irudiak uztartuz ekoiztutako bideoa Youtube.com-en jarri dute. Bideoak hamar minutuko iraupena dauka eta euskaraz dago, gaztelaniazko azpitituluekin. Argazkian, bideoan bertan agertzen den apirilaren 14an egindako grafitti tailerraren irudi bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun