Igandera arte dute arrain-errezeta aurkezteko aukera gastronomia elkarte lemoiztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 9a, 22:43
Udalarrantz elkarteak deialdia egin du arrain-errezeta lehiaketarako. Arrantza udalerrien elkartea da berau eta. bertan sartuta daude hainbat herri; Uribe Kosta eskualdeko Lemoiz, besteak beste. Parte hartu ahal izango dute lehiaketa horretan udalerriotan izena emanda dauden edo horietan jarduten duten gastronomia elkarte edo txokoak. Errezetak elkartearen web atariaren (www.udalarrantz.com) bidez bakarrik aurkeztu ahal izango dira, prestatu den plateraren argazkiaz. Interesatuek igandera arte (maiatzak 13) arte izango dute epea euren ekarpenak aurkezteko. Web atariko bisitariek eurek aukeratuko dituzte azken fasera helduko diren lau elkarteak. Aukeratuei dei egingo zaie Udalarrantzeko udalerriren baten euren errezetak prestatu ditzaten epai lanetan jardungo duten izen handiko sukaldari biren begiradapean. Irabazleak 1.000 euroko txeke bat jasoko du berak aukeratzen duen arraindegian jeneroa erosteko. Argazkia: Lemoiz.net
Halaber, Udalarrantzek beste lehiaketa bat antolatu egin du, 16 urtetik gorako argazkilari, profesional eta zaletuentzako. Deialdiaren izenburua da Arrantzaren Kultura. Kasu honetan parte-hartzaileek euren argazki digitalak web atarian aurkeztu beharko dituzte, JPG formatoan. Parte hartzaile bakoitzak aurkeztu ahal izango ditu gehienez 10 argazki, eta 1,5 MB gehienez. Web bisatariek baloratu egingo dituzte. Epai-mahai batek aukeratuko du argazki irabazlea eta bigarren saria. Antolatzaileek sailkatuko diren lehenengo bientzat sariak jarri ditu. Irabazleak elkarteko kide den udalerrietakoren baten hotel edo baserri-turismoren baten bi lagunentzako asteburu bitarako. Mantenu osoa, gehienezko kostua, 500 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun