Bihar aurkeztuko dituzte hautagaiak Plentziako Independenteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 17a, 15:25
Erribera kalean duten egoitzan egingo dute ostiral honetan, maiatzak 18, 20:00etan, euren hautagaien aurkezpena Plentziako Independenteek. Isabel Zarauza izango da zerrendaburua, "udal kudeaketa eraginkorragoa" lortzeko asmoz. Horretarako, "demokrazia parte hartzailea" sustatzea proposatzen dute, "herritarren batzarra" osatuz. Euren hauteskunde programan (pdf) aipatzen dutenez, edozein herritarrek izango luke horretan parte hartzeko aukera: "ohikoa (lau hilabetetan behin) edo ez ohikoa (egitasmo garrantzitsu batek horrela eskatzen badu", diote. Horretaz gain, udal batzarrean eztabaidatuko diren gaiak aztertzeko, batzordeak eratzea eskatzen dute. "Alkatea eta zinegotziez gain, zoriz sei auzokide aukeratuko lirateke", azaldu dute. Argazkian, Plentziako Independenteen hautagaiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun