Tokiko Agenda 21ean jasotako ekintzen %21 burutu du Lemoizek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko eka. 9a, 15:22
Tokiko Agenda 21 ekintza plana noraino bete den ikusteko ebaluazioa egin du Lemoizko Udalak. Horretarako, Mugi 21 programa informatikoaz baliatu da, eta horren bidez ikusi da zein erritmotan bete den, arloka. Pedro Jesus Botejara jarduneko alkateak esan duenez, “emaitzen arabera, erregistratutako ekintzen %21 arrakastaz bete dira, nahiz eta horietako batzuk lehendik ere garatzen ari ziren”. Lehendik egiten ari zirenak honako hauek dira besteak beste: estolderia‑sarearen inbentarioa eguneratzea, Armintzan mediku‑kontsultategi berria sortzea, informazioa kudeatzeko sistema ezartzea edo espedienteen jarraipena egitea. Halaber, abian da, besteak beste, etxeko olioaren bilketa, kirol‑instalazioen egokitzapena eta Atalaia kalea eta plaza zaharberritzea. Argazkian, martxoan zabaldu zuten osasun-kontsultategi berria, Armintzako Atalaia kaleko 5. zenbakian.
Ebaluazio hau urtean behin egin nahi dute, eta aurten lortutako datuen arabera, ekintzen %15,1 aurreratuta, amaitzear edo amaituta zeuden iazko abenduan. Bestalde, betetze‑mailaren emaitzak interpretatzeko, kontuan hartu beharrekoa da zenbat diren etengabeko ekintzak eta zenbateko ehunekoa den hori. Kasu horretan, betetze‑maila %27,59koa da.

Plana 4 edo 5 urtetara

Bestalde, hainbat arlotako 8 eragile inplikatuta egon diren ekintzen ebaluazioa egin da. Eta hortik honako ondorio hau atera da: teknikari horiek parte hartu duten ekintzen ehunekoa dagoeneko hasita dauden ekintzen %89a da. Profesional horiek eginkizun horretan jarraitu beharko dute beste 4 edo 5 urte gehiagotan, horixe baita ekintza‑planerako aurreikusitako iraupena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun