Gorbeiarako mendi irteera antolatu du Matrako mendi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 12a, 19:51
Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Matrako mendi taldeak Gorbeia mendialdeko Itxinako zonalderako irteera egingo du datorren azaroaren 25ean, igandea. Txangoa goizeko 7:30ean hasteko asmoa daukate eta horretarako hitzordua Plentziako metro geltokian jarri dute, autoz mendiaren magaleraino heltzeko. Bertatik, Atxulaur atea igarota, Pagomakurrek, Axkorrigainek eta Supelegorrek zaindutako Itxina alde ederrera igoko dira. Txangoan parte hartzeko izena Plentziako Goñi Portal kultur etxean eman daiteke azaroaren 20a baino lehen. Ordutegia goizeko 10etatik 1etara eta 5etatik 7etara da, eta telefonoa 946 775 541. Matrako mendi taldekoek eskertuko dute autoa dutenek izena ematean hori jakinaraztea. Bestalde argibide gehiagorako, honako posta elektronikora idatzi daiteke: matrakomenditaldea[abildua]hotmail.com. Argazkian, Itxinako zonaldea, Atxulaur atetik ikusita / Inaxio.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun