Eski asteburua antolatu du Goñi Portalek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 8a, 19:44
Plentziako Kultur Etxeak urtarrilaren 25etik 27ra bitarteko astebururako Aragoiko Formigal herrirako bidaia eta egonaldia prestatu du. Tokiko iturriek adierazi dutenez, udalerrian erroldatuek zein kanpokoek dute aukera eskiatzeko irteera horretan parte hartzeko. Horretarako Goñi Portal kulturgunean (Kale barria, 2) eman beharko dute izena, ahalik eta lasterren, tokiak mugatuak baitira. Bidaia 120 euro kostatzen du plentziarrentzat eta 160 euro gainontzekoentzat. Prezioaren barruan daude autobus bidaia, ostatua, larunbatean eta igandean eskiatzeko forfaitak, gidaria, aseguruak, eta larunbateko gosaria eta afaria zein igandeko gosaria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun