Urrira bitartean Historiak emandako euskal itsasgizonen lorpenez jabetzeko aukera egongo da Plentziako Itsas Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 18a, 20:59
Urrira bitartean, "Euskal itxasgizon gorenak" izenburuko erakusketa izango da Butroiko Plazentia Museoan (argazkian). "Euskal itsasgizon hauen bizitzak eta ekintza gogoangarriak ezagutuko ditugu, hala nola Juan Sebastian Elkano eta bere munduko bira; Blas de Lezo, ilustrazio eta armagizon bikain izan zena; edo Andres de Urdaneta, lehenengo armagizon eta itsasgizon izan zena ondoren agustindar elizgizon bilakatuz. Jose Domingo de Mazarredo, Ignacio Maria de Alava, Cosme Damian de Churruca edo Ignacio de Olaeta Itsas Armada Garaiezinaren unerik distiratsuenak eta euren bizitza eman zuten hondamendi handienak ere bizi izan zituzten", azaldu dute museoko arduradunek. Ordutegiari dagokionez, azteazkenetik igandera arte, goizez egongo da zabalik, 11:00tatik 14:00era bitartean. Arratsaldez joan nahi direnek, berriz, ostiral eta larunbatetan edukiko dute aukera, 17:00etatik 20:00ak arte.
Plentziako Itsas Museoko arduradunen hitzetan, "erakusgarri diren 27 itsasgizon zibil edota militarren bizitzak eta ekintzak ezagutzera emanez, Euskal Herriarentzako itsasoak izan duen eta duen esanahia ageri da" erakusketan. Horrenbestez, itsasontzien adierazpen grafiko eta deskribapenez eta haorietariko batzuek parte hartutako batailen kontakizunez osatua dago. Azkenik, XVII. Mendeko Plentziako Uriko diorama ere badago ikusgai.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun