Duela mende erdiko Plentziako udal ordenantzak aztertuko ditu Eusko Ikaskuntzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 26a, 21:07
XIII. mendeko herri-gutunaren ostean, 1508 eta 1524 urtetako udal ordenantzak dira Plentzia hiribilduaren eta bere itsas portuaren merkataritza jarduera jasotzen duten lehenengo bi agiriak. Hain zuzen ere, horietako batek aurten 500 urte egingo dituela oroitzeko, bata zein bestea aztertzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten, ostegunean, urtarrilak 24, Isabel Zarauza Plentziako alkateak eta Jon Kortazar Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordeak. Lehenengo elkarlan modura, udal, hiribilduaren historiari buruzko hitzaldi zikloa antolatzea aurreikusten du akordioak. Hereneguneko ekitaldian parte hartu zuen Ramon Anasagasti Kultura zinegotziaren arabera, Euskal Herriaren Kulturaren Historia ikertzeko bidean pausu garrantzitsua da" hitzarmena. Ordenantza biak udal-agiritegian daude gordeta. Argazkian, antzinean udaletxea zen Butroiko Plazentia Museoko kanpoko horman dagoen armarria / Tenebris.
Horrenbestez, 85 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak tokiko erakundeekin, kultura eta zientzia jarduerak garatzeko. Horietako hamabi Bizkaian. Lankidetza hitzarmenen baitan, artxibo eta liburutegiak eguneratu; ondarea erroldatu; ikerketa bekak eman; erakusketa, jardunaldi eta kongresuak antolatu; gogoeta estrategikoak egin; liburuak editatu; eta udalerriotako ondare herrikoi eta historikoaren bilketak sustatun ere egiten dira, besteak beste.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun