Gorpua aurkitu dute kiskalitako autokarabana batean Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 29a, 22:00
Eguerdiko 12:45ak inguruan, Lemoizko bizilagun baten deia jaso du Ertzaintzak, zentral nuklearra izan behar zuenaren inguruan sutea zela ohartaraziz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Bertaratutako polizia agenteek autokarabana bat aurkitu dute garrek inguratuta. Behin suhiltzaileek sua amatatu ostean, berriz, gorpua topatu dute barruan, gustiz kiskalita. Hartara, ezin izan dute horren nortasuna igarri. Bitartean, autopsia egiteko, gorpua Patologia Forentse Zerbitzura eraman eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak. Bestalde, larunbatean, apirilaren 26an desagertutako emakume baten gorpua atzeman zuten, 14:00ak aldera, Getxoko Kirol Portuko uretan. Gurutze Gorriko langileek bildu eta Itsasoko Kapitaintzara eraman zuten. Azkenik, egun berean, sute bana egon zen Erandion eta Itzubaltzeta / Romon. Argazkian, suhiltzaileak Itzubaltzetako sua amatatzen.
Erandioko Obieta kaleko bost solairutako etxebizitza batean sua piztu zen sua, larunbatean, 16:45ean. Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, lanean ez zegoen ertzain batek jaso zituen zauri larriak, etxetik irten ezinik zebilen adineko emakume bati laguntzean. Intoxikazio larria izan zuen ertzainak, iturri horien arabera. Ertzaina eta beste lagun bat Gurutzetako ospitalera eraman zituzten. Bestalde, Itzubaltzeta / Romon, Gobelaurre kaleko 31. zenbakian dagoen Pierre marko eta koadernaketa dendan izan zen sutea. Hori arazorik gabe amatatu zuten suhiltzaileek eta kalte materialak baino ez ziren egon.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun