Biharko Plentzian deitu du elkarretaratzea LABek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 11a, 19:35
"Euren krisia euren kontura! Langileok aldaketa!" lelopean, kontzentrazioa antolatu du ostegun honetarako, otsailak 12, Plentziako Goñi Portal kultur etxean, LAB sindikatuak. Ordua 19:00etan jarri dute. Hain zuzen ere, EAJk gonbidatuta, Pedro Luis Uriarte Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia eta Innobasque enpresako egungo presidentea bertan izango dela baliatuko dute protesta egiteko lan erakunde abertzaleko kideek. Gaur bertan, erakunde publikoetako arduradunei "babesa kentzeko" eskatu die langileei Ainhoa Etxaide LABen idazkari nagusiak. Bere hitzetan eurak dira "Euskal Herria krisialdian eta langabezia masiboan murgildu" dutenak, "arazoaren muinera jotzeko politikarik bideratu ez dutelako". Eragile pribatuez gain, Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek osatzen dute Innobasque. Argazkian, abenduaren 12an, Espainiako INEM erakundearen Areetako bulego aurrean kontzentratu zen LAB.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun