Estrasburgo Batasunaren ilegalizazioaren alde agertu dela filtratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko eka. 30a, 15:10
Estrasburgon dagoen Europako Giza Eskubideen Auzitegia Espainiako Justiziak Batasuna, Herri Batasuna (HB) eta Euskal Herritarrok (EH) ezker abertzaleko alderdi politikoak legez kanporatu izanaren alde agertu ei da, Efe Espainiako albiste-agentziak argitaratutako filtrazioaren arabera. Berria.info, bere aldetik, saiatu da auzitegiko iturriek emandako albistea egiaztatzen eta defentsarekin harremanetan ipini da, baina Didier Rouget, Adolfo Araiz, Iñigo Iruin eta Urko Aiartza abokatuek osatzen duten Batasunaren defentsak ez dakiela ezer erantzun du. Batasuna, HB eta EH legez kanpo jartzeko agindua 2003ko martxoaren 17an eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Konstituzionalak hamar hilabete beranduago berretsi zuen epaia. Urte berean, helegitea jarri zuen Batasunak Estrasburgoko auzitegian eta 2007ko abenduan helegitea tramitera onartu zuen Europako auzitegiak, biltzeko eta adierazpen eskubideak urratu ziren ikertzeko. Argazkian, bi ertzain Donostiako Alde Zaharrean, istiluetan, Batasunaren aldeko pintaketa bat ondoan dutela / Brocco Lee.
Antonio Basagoiti Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren presidentearen aburuz, "Oso berri ona da, erabaki horrekin nazionalista batzuen biktimismoarekin amaituko da, ideiak legez kanpo uzten direla gezurra dela frogatu da. Pentsatzekoa da terrorismoa defendatzen duen alderdi bat legezkoa ez izatea, alderdi nazi bat Alemaniako bozetara aurkeztea bezain legez kanpokoa".

Argibide gehiagorako, berria.info.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun