Saharari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Armintzan bi aste barru

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 11a, 21:54
Basordapurtu kultur elkartearen eskutik, urriaren 24 eta 25eko asteburuan Saharari buruzko jardunaldiak izango dira Armintzako kultur etxean. "Elkartasuna, herrien arteko xamurtasuna" lelopean, hiru ekimen nagusi bilduko dituzte Saharari buruzko jardunaldietan. Bi egunetan, goizeko 12etatik arratsaldeko 3etara Saharako argazkiak, tresnak eta ohiko jantziak jarriko dituzte ikusgai. Era berean, larunbatean, Joaquin Calderon eta Luis Arellanok 2007an eginiko "Sahara no se vende" filma proiektatuko dute 17:30etik aurrera. Bertan, Saharar herriaren historia, Argeliako hegoaldeko errefuxiatu eremuen egungo egoera, 31 urteko gatazka eta etorkizunerako gakoak kontatzen dira, Tonino Carotone, Manu Chao, Mariam Hassan, Chambao, Gualitxo, Aurora Beltran eta Amparanoiaren musikarekin batera. Igande arratsaldean, berriz, herri sahararrarentzako urteroko janari bilketaren kanpainari hasiera emango diote. Argazkian, Aminetu Haidar giza eskubideen aldeko militantea eta preso politiko ohiak 2006an Bilbon emandako hitzaldia / cc.-by-sa Saharauiak.
Egitaraua:

Urriak 24, larunbata:
- 12:00etatik 15:00etara, argazki, tresnak eta sahararren tradiziozko jantzien erakusketa.
- 17:30etik 20:00etara, “Sahara no se vende” filmaren proiekzioa eta hitzaldia.

Urriak 25, igandea:
- 12:00etatik 15:00etara, argazki, tresnak eta sahararren tradiziozko jantzien erakusketaren jarraipena.
- Herri sahararrarentzako janari bilketaren kanpainari hasiera emango diogu.

Sahara_kartela
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun