Alakranaren tripulazioa "ahalik eta lasterren" bueltatzea eskatu du Udalarrantzek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 22a, 21:08
Alakrana atunontziaren askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioa izango da bihar eguerdian Bermeoko udaletxearen aurrean. Eta elkarretaratze horrekin bat egin du gaur Udalarrantz Bizkaia eta Gipuzkoako udal arrantzaleen sareak, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Udalarrantz sarean, Lemoiz ez ezik Bermeo, Elantxobe, Getaria, Hondarribia, Lekeitio, Mundaka, Mutriku, Ondarroa, Orio, Pasaia, Santurtzi, Zierbena eta Zumaiako udalak ere badaude. Alakranaren tripulazioa "ahalik eta lasterren" etxeratzeko desioa islatu du Udalarrantzek. Bide horretan, "egoera behin betiko konpontzeko" har daitezkeen neurriei babesa eman diete, "kaltetutako arrantza-sektorea" udaletako "gizarte eta ekonomia kolektibo garrantzitsua" izanik. Era berean, "auzokide arrantzaleen" egoeragatik kezka agertu eta elkartasuna adierazi diete bahituen senide eta urkoei.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun