Bihar jokatuko dute Lemoizko Extreme Bodyboard txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 13a, 19:48
Astebururako dauden olatu iragarpenak kontutan hartuz, larunbat honetarako deitu du Lemoizko Extreme Bodyboard txapelketa Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF). El Diario Vasco Euskal Bodyboard zirkuituko laugarren eta azken proba dugu, bihar, zentral nuklearreko uretan jokatuko dena. Hala ere, txapela nork jantziko duen erabakita dago jada. Aritz Larrinaga sopeloztarrak matematikoki lortu zuen garaipena, urriaren 17 eta 18an Donostian izandako hirugarren proban. Gainera, Sopelakoak ere badira sailkapen orokorreko hurrengo hiruak: Antonio Ortiz "Hanton", Jon Ander Bengoetxea eta David Perez, hurrenez hurren. Lemoizko uretan 16 bodyboarlari onenak lehiatuko dira, 12:30etik aurrera. Txapelketan 45 minutuko bi txanda izango dira, bakoitzean 8 lagun sarturiko direlarik uretara. Finalera 6 sailkatuko dira, ordubeteko saioa izango dutelarik. Argazkian, Donostiako proban garaipena eskuratu zuen Aritz Larrinagak / © EHSF
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun