Zuluetaren bakartze egoera salatzen dabiltza Caceresko presoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 7a, 19:56
Lemoizko bizilaguna den Arantza Zulueta abokatu presoak bizi duen bakartze egoera dela eta protestan daude Caceresko presoak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Zuluetaren egoera salatzeko asmoz pasa den astelehenean borrokaldia abiatu zuten espetxe horretan dauden euskal preso politikoek. Aste honetan elkarretaratzeak eta propaganda ekimenak burutzen dabiltza, eta datozen asteotan beraien borrokaldia gogortuko dute, baldin eta Lekeitioko alaba ere den Lemoizko bizilagunaren bakartze egoera amaitzen ez bada. Argazkian, Guardia Zibilak apirilaren 14an atxilotu zuenetik dago bakartuta Zulueta / cc-by-sa Askatu.org.
AAMk gogoratu duenez, "gogora ekarri nahi dugu atxilotu zuten unetik bakartua dutela. Bakartzea euskal preso politikoen aurka erabiltzen den zigor erantsita, preso politikoak isolatzeko helburuarekin aurrera eramanda. Isolamendu politikoa eta pertsonala bilatzen dute presoa bakartuz eta kolektiboa zatitzeko eta suntsitzeko estrategian erabiltzen den neurrietan kokatzen da".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun