Pentsioen murrizketaren kontra azaldu dira Plentziako institutuko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 27a, 14:27
Uribe Kosta institutu plentziarreko Batxilergoko ikasleek ere gaurko greba egunarekin bat egin dute. Horrekin batera, hezkuntza zentroan bertan egin dute elkarretaratzea 35 neska-mutil inguruk. Azaldu dutenez, tokiko hainbat behargin ere ez dira lanera azaldu: autobus gidariren bat edo beste, sukaldariak... Azken horiei dagokionez, institutua hornitzen duen Erandioko Cocina Central Goñi enpresako langile batzordeak atxikimendua adierazi zion, orain egun batzuk, gaurko grebari. DBHko ikasleak, ordea, eskoletara joan behar izan dute, ez omen baitute greba egiteko eskubiderik, Batxilergokoen arabera. Bitartean, gora beheratsua izaten ari da lanuzteen jarraipena Plentzia eta Gorlizen. Saltoki asko dago zabalik. Bestalde, gogoratzea 16:30ean kotxe karabana abiatuko dela Gorliztik Erandiora. Azken herri horretan izango baita eskualde mailako manifestazioa 18:30ean. Argazkian, Plentziako institutuko ikasleen elkarretaratzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun