Gaztegunerako ideiak ematea eskatu die neska-mutilei Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 8a, 20:33
Etorkizuneko Gaztegunean izan gura luketen zerbitzu eta aktibitateen inguruko iradokizunak luzatzeko deia egin die tokiko gazteei Berangoko Udalak. 18 eta 35 urte arteko lagunei zuzenduta, telebista, wi-fi konexioa eta guztiz hornitutako sukaldea izango ditu 50 metro koadroko aretoak. Nahikoa da berangokogazteak[abildua]gmail.com helbidea mezua bidaltzearekin, maiatzaren 15a baino lehen. Horrekin, neska-mutilak zuzenean sartuko dira hotelean asteburuko egonaldiaren zozketan eta, lehenengo 80 lagunen artean egotekotan, The Image diskotekarako sarrera emango diete. Aurrerago, Gaztegunerako diseinatutako logotiporik onena aukeratzeko lehiaketa ere izango da. Irabazleak 500 euro jasoko ditu. Gainera, Berango Gazteak Facebook kontuaren lagun egin daitezke gazteak, proposamenen garapena ezagutzeko. Argazkian, gazte eta helduak azken inauteriez gozatzen Berangon / © Berangoko Albisteak.
Udalak ere badauzka zerbitzu eta aktibitateen inguruko iradokizunak. Horien adibide batzuk dira: plasma pantaila, Play-Station-a eta wi-fi konexioa izango dituen aisialdirako aretoa; irakurketarako gunea, egunkari eta aldizkariekin; erakusketetarako esparrua; salerosketa, alokairu edota etxebizitza eta ibilgailua partekatzeko iragarkien ohola; adierazpen artistiko tailerrak (antzerkia, pintura, literatura edota film laburrak); enplegu, ikastaro, beka edota lehiaketen informaziorako gunea; asteburuko ekintzak (bidaiak, txangoak edota irteerak) antolatzeko gunea; eta agiri ezberdinak tramitatzeko tokia, tartean, ikaslearen nazioarteko txartela, teacher delakoa edota aterpekidearena.

Zerbitzuak

Udalak proposatutakoen artean, aholkularitza zerbitzu ezberdinak nabarmendu daitezke: lan-kontratu, salerosketa edota kaleratzeen inguruko aholkularitza juridikoa; ibilbide, beka edota ikastaroei buruzko hezkuntza aholkularitza; lan arlokoa edota osasunaren ingurukoa. Azken horretan, sexua, elikadura nahasteak, genero indarkeria edota jazarpena jorratuko lituzkete.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun