Gaztetxea sortzera doazela aldarrikatu dute Erandioko neska-mutilek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urr. 21a, 21:50
"Erandion gaztetxea bai!" lelopean, zentro sozial autogestionatu baten beharra jendarteratzeko hamaika ekimen aurrera eraman dituzte bertoko neska-mutilek. Horien artean, umeentzako tailerrak plazan, zinema kalean, okupazioaren inguruko eztabaidak, hitzaldia, propaganda banaketa, zozketak... egin dituzte. Hala ere, azpimarratu dutenez, "egun, gure proiektua mugatuta dago, gune propiorik ez baitugu gure ekimenak aurrera eramateko eta Udalak ez dio gure beharrei erantzunik eman". Beraien hautua egina dagoela adierazi du Erandioko Gazte Asanbladak: "Herrian asko dira abandonaturik eta hilik egon diren etxeak". "3, 2, 1, barrura!" oihukatuz, "edonori irekita" izango den eta gazteek gestionatuko duten "espazio askea" sortzera doazela adierazi dute. Argazkian, herri jolasak Irailaren 23a plazan / © Erandioko Gazte Asanblada.
Badira bost urte gazte asanblada martxan jarri zutenetik Erandion. Herrian gazte alorrean zeuden gabezia erantzuna emateko asmoz hasi ziren antolatzen tokiko neska-mutilak. "Urte hauetan gazteon artean zein herriko jendartearen sormena, herri kultura, elkarlana, parte hartzea eta elkartasuna sustatu ditugu; eta asko izan dira gure proiektura bildu direnak", azpimarratu dutenez.

"Erandion gaztetxea bai!" kanpainaren bideoa (© Erandioko Gazte Asanblada)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun