Rap musika eta umorea izango ditu ardatz gatazkei aurre egiteko biharko ekitaldiak Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 16a, 16:37
"Nola egin aurre gatazkei?" lelopeko egitasmoaren laugarren edizioa abian da Erandion, hainbat jardueren bitartez 12 eta 16 urte bitarteko 500 neska-mutil baino gehiagorengana iristeko asmoz. Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren elkarlanari esker, bihar, asteartea, izenburu bereko kultur ekitaldia egingo dute Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Orotara, hiru saio egingo dituzte: 9:00etatik 10:30eta eta 11:00etatik 12:30era, euskaraz; eta 13:00etatik 14:30era, espainolez. Kultur ekitaldiari dagokionez, "reality show" formatua izango du, beste hainbat ikus-entzunezko nahastuz: umore saioak, elkarbizitza eta gatazken konponketari buruzko aurkezpen didaktikoak, musika emanaldiak, elkarrizketak hainbat lagun ezagunei, eta abar. Besteak beste, Betagarri musika talde gasteiztarreko kideak eta Julian Iantzi ETBko aurkezlea elkarrizketatu dituzte. Musika, berriz, Invert rap taldearen eskutik izango da; baita De una sola Sangre taldeko Olof rap abeslariaren eskutik ere. Azkenik, La Pez taldea arituko da interpretazio lanetan. Argazkian, hiri kulturaren hainbat adierazgarri (hip-hop, rap, ska, komikiak...) baliatu nahi dituzte neska-mutilen heziketarako / cc-by-sa fotosderianxo.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun