Haur erandioztarrak eskola-porrot gehien izan dezaketenen artean daude

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 19a, 23:33
Maria Luisa Gurrutxaga EAEko Eskola Kontseiluko presidenteak "Hezkuntza Euskadin 2008-2010" izeneko txostena aurkeztu du gaur Bilbon. Bertan, hezkuntza eta soziolinguistikarako makina bat datu interesgarri zabaltzeaz gain, eskola-porrot gehien izateko aukera handien dituzten guneak aurkeztu dituzte. Horien artean, Erandio kokatu dute. Txorierriko udalerriarekin batera, Bilboko Errekalde, Ibaiondo, Basurto-Zorrotza eta Txurdinaga-Otxarkoaga auzoak, Sestao, eta Ermua jarri dituzte, Bizkaiari dagokionez. Gipuzkoan, ordea, Donostiako ekialdea, Andoain, Errenteria eta Hernani dira arrisku handiena dutenak. Araban, Gasteizko iparraldea zein Arabar ekialdeko landatar herriak izendatu dituzte. Leku horietan arreta berezia jartzea adostu du Eskola Kontseiluak. Argazkian, Altzagako irudi bat / © Erandioko Udala.
Ondorio horretara heltzeko, Eskola Kontseiluak EAEko ikasleen maila sozial, ekonomiko zein kulturala neurtzen duen ikerketa (ISEK) jarri zuten martxan. Horrez gain, ikasle horien bizilekuen pobrezia edota errenta maila izan dituzte kontuan.

Hori dela eta, ikerketaren emaitzen azterketa egitea eskatu dio Kontseiluak Hezkuntza Sailari, eta bide batez, ISEK adierazle baxuena duten guneetan arreta gehiago jartzeko.

Hobetzeko proposamenak

Euskadiko Eskola Kontseiluak profil baxuagoa duten ikastegietan eskola arrakasta bermatu beharko luketen errekurtso egokienak mantentzeko eskatu du.

Helburu hori lortzeko, ikastegietan egiten ari diren murrizketa puntualak hobeto aztertzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari, hauek antolaketan, ikasleen arretan edota ikastetxeetako hobekuntza prozesuetan eragin ditzaketen kalteengatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun