Lemoiz eta EHUren arteko garraioaren bideragarritasuna aztertzeko eskatzera baino ez da mugatu EAJ

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko uzt. 4a, 17:57
Ekainaren 28ko ohiko osoko bilkuran Lemoizko Bilduk mozioa aurkeztu zuen, Uribe Kostako herrietatik Leioa eta Erandioko unibertsitatera joateko autobus zerbitzua martxan jartzeko eskatuz. Mozioan gaur egungo egoera deskribatu eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiari autobus zerbitzua jartzeko eskatzen zitzaion. Baina, ezkertiarrek azaldu dutenez, "horren aurrean EAJk beste mozioa bat aurkeztu zuen Aldundiari Lemoiz eta Leioako unibertsitatea lotzeko garraio zerbitzuaren bidegarritasuna azter dezala eskatuz". Bozketan EAJren mozioa onartu zen Bilduren kontrako botoekin, EAJren kontrako botoekin Bilduren mozioa atzera bota zelarik. Ekaina hasieran Sopela eta Erandio eta Leioako campusa lotuko dituen autobus-linea berria sortzeko eskaera egin zion Sopelako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Argazkian, Areeta eta campusa arteko A2161 lineako autobusa Leioako Iparragirre etorbidea zeharkatzen / © Leioako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun