Gazteen lonjen "bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko proiektua" martxan jarri du Leioako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 31a, 14:37
Leioako Udalaren Kultura eta Gazteria Arloak abian jarri du udalerriko gazteen lonjen bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko proiektua. "Egitasmoaren xedea da espazio horiek erabiltzen dituztenen errealitatera hurbiltzea. Horretarako, udal zerbitzu ezberdinekin lan egingo dugu, baita helburu bezala gazteria duten eragileekin ere", azaldu dute tokiko arduradunek. Kontaktatu dugun lehen eragilea udalerriko hezkuntza zentroak dira, honako mailetako ikasleak hartzen dituztenak hain zuzen ere: 3. DBH, 4. DBH, Batxilergoa, Hastapeneko Lanbide Heziketa, Helduen Hezkuntza, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak. Inkesta bat diseinatu dute. Bertan, aisialdiko aktibitateak batzen dira, eskola orduz kanpokoak, garatu nahiko lituzketen aktibitateak eta gazteen lonjen erabilera. Bigarren momentu baten, Aterpe Leioa Gazteguneko teknikariekin kontaktatuko dute, aipatu tokiko 14 urtetik gorako erabiltzaileei galdetegia pasatzeko, euren aisialdian zer egiten duten jakiteko. Aldi berean, gazteen lonjetara joango dira neska-mutilak elkarrizketatzeko, "segurtasun eta bizikidetzari buruzko informazioa jasotzeko". Argazkian, hainbat neska-mutil ordenagailuaren aurrean / © Getxoko Udala.
"Kale lana beharrezkoa da lonjetan dauden gazte guztiengana heldu ahal izateko. Behin lana amaituta, espero dugu Leioako udalerrian dauden gazteen lonjen errealitatea islatzen duen argazkia edukitzea, baita 14 eta 30 urte bitartean duten eta Leioan ikasten duten gazteen aisialdiari buruzko diagnostikoa ere", azaldu dute udal iturriek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun